XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PARISTARRA - (Baliatzen da, Dominikak bi eskuak trabatuak baititu, hari musu baten emaiterat entseatzeko).

- Nik maite zaitut zu! Ekazu, musu, Dominika!....

DOMINIKA - (Zaflako bat ematen dio... arras kechu da).

- Eta, zuk bakea eni!... Ez naiz batere zure gutizietan!....

PARISTARRA (Frango minberatua). Bon, bon!.

- Dominika sar-jalika dabil izigarri kechu....

- Bet-betan nigarra eskapatzen zaio eta jalitzen da.

- Paristarrak laster-lasterra lehiotik so-egiten du....

- Badoha armariorat, eta ebatsirik sakelerat sartzen ditu, bri-brau, moltsa, kullida- fortcheta zilarrezko batzu eta holako....

- Berritz jartzen da... Arnozorta bat bere buruari zerbitzatzen dio....

- Iduri luke hura presaka edan-eta, ihesi joango duela.

AMA (Sartuz).

- Te!... Bakarrik zirea?... Nun da Dominika?.

PARISTARRA - Hemen zen orai berean....

AMA - Orga hagatzen ari dira gizonak.

- Heldu dira berehala....

- Dominika agertzen da, kopeta ilhun....

- Hitzik erran gabe, bere lanari ari da.

AMA - Laster eguerdi baita bazkalduko duzu....

- Hola izanen duzu deskantsuan solasean-artzeko denbora senharrarekin....

PARISTARRA - Barkatuko duzu, bainan lagun bati hitzemana diot harekin bazkaritea ostatuan....

AMA - Nahi duzun bezala....

PARISTARRA - Aferezko bazkari bat dugu....

- Diru-puchka bat banion prest emana duela bi urthe, etche berri baten altchatzeko....

- Diru haren intresak behar dauzkit eman.

AMA - Ha, orduan hango bazkaria hobe zuretzat hemengoa baino... Edazu ba chorta bat... (Nahi dio zerbitzatu).